Azken aldian areagotu egin dira modu garrantzitsu batean eraso eta mehatxu faxistak. Irailaren 22an, Falange y Tradicion deituriko talde ultraeskuindarrak 25 eraso errebindikatu zituen, Bilboko jaietako  txupinerari gutun-azal batean bidalitako bala bat, Tolosako hilerrian aurkitzen den GALek eraildako Lasa eta Zabalaren omenezko monolitoaren aurkako pintadak non irakur zitezkeen "Gora Galindo" eta "Cerdos comunistas", Tutera eta Arguedasen ezarritako lehergailuak, Nafarroako Fusilatuen Erakundeko kide ezaguna den Koldo Plaren aurkako heriotza mehatxuak, edo San Cristobal mendiko pintadak. Urriaren 18tik 19rako larunbat gauean ikur faxistak azaldu ziren berriro Federiko Engels Fundazioaren eta Ikasle Sindikatuaren lokaletan, Gasteizko San Antonio kalean.

Eraso berri hauek Euskal Herrian eman diren eskubide demokratikoen murrizketarekin zuzenean lotuta daude, talde ultraeskuindarrak harrotu baitituzte.  Urriaren 14ean Madrilgo Auzitegi Probintzialak 26 urteko kartzelara kondenatu zuen Josue Estebanez faxista eta militar ohia, 2007ko azaroaren 11ko Carlos Palominoren erailketagatik. Baina sententzia hau kasu honen inguruan sortutako haserrearen, protesta sozialaren eta mobilizazioen ondorioz  eman zen. Hala ere, eraso faxisten erasoen gehiengo handia zigortzeke uzten du justiziak.

Nahiz eta urriaren 22an Eusko Jaurlaritza Falangearen erasoen eta mehatxuen aurka mintzatu, sortzen  duten arbuio handiaren ondorioz, talde faxista hauek ez dute beren aktibitatea geratuko adierazpen  parlamentario batzuk egiteagatik.

Eraso faxisten aurkako defentsa ezkerreko erakunde sozial eta politikoen multzoaren erantzun  kolektiboen antolakuntzarekin egin behar da. Talde faxistek kasu gehienetan edukitzen duten abantaila isiltasuna eta beren ekintzak laguntzen dituen zigorgabetasuna dira.

Talde guzti hauen aktibitatea handitzen ari da Europa osoan ematen ari den kapitalismoaren krisiarekin batera, langabeziaren, pobreziaren eta desberdintasun sozialen handitze gorakorrarekin. Langile klasea  30. hamarkadan baino mila aldiz indartsuagoa izanagatik eta taldexka hauek iraganean izan zuten  gailentasuna ezin eskuratu arren, horrek ez du esan nahi arriskutsuak ez direnik langile klasearentzat eta  bere erakundeentzat. Beren helburua beldurra sortzea, langileak eta gazteak zatitzea eta hauen erantzun  ahalmena ahultzea da. Talde hauek ezingo lukete modu horretan jokatu, justiziaren eta poliziaren barruan  dauden Estatuko aparatuko sektoreen laguntza, edo hainbat alditan bezala, babes zuzenik gabe.

Ezta  kapitalaren sektoreen babesa gabe ere, zeinak erakusten duen poliziak eta justiziak ez dutela modu berean  jokatzen eurek biolentzia kontsideratzen duten adierazpen ezberdinekin, askoz ere toleranteagok izanez talde ultraeskuindarretatik datorrenarekin.

 Horregatik, eraso hauek geratzeko eta gobernua ekintzara pasatzera eta talde hauek desegitera  behartzeko konfiantzazko indar bakarra, salaketa, mobilizazioa eta antolakuntza dira.

LANGILE KLASEAREN ETA GAZTERIAREN

BATASUNA TALDE FAXISTEN AURKA.

azaroaren

Kontzentrazioa

Korreos enparantza

Ordua: 19,00

19

ELA, LAB, CCOO, ESK, STEE-EILAS, CGT, HIRU, BOLTXE,  EUSKALHERRIA SOZIALISTA,GAZTE KOMUNISTAK, ASOCIACIÓN DE VECINOS GASTEIZ TXIKI, IKASLE SINDIKATUA, EL MILITANTE, FUNDACIÓN FEDERICO ENGELS, EMAKUME LANGILEAREN DEFENTSAN

banner

banneringles

banner

banner

banner

banneringles

banneringles

bannersindicalistas

bannersindicalistas